Ekin Emakumeak elkartea ikasturte berrirako prest! Ikastaro eta tailerrak martxan izango ditugu laster. Ikasturte honetan berrikuntzekin gatoz! Joskintza, ilustrazio, Yin Tao eta Yogaterapia ikastaroak eta Emakumeentzako zaldiekin coaching tailerra antolatu ditugu. Zuretzako tartetxo bat hartzeko, zure gozamenerako espazioak garrantzitsuak direla gogoratzeko, herriko beste emakume* batzuekin, konfiantzazko gune batean, une goxo bat partekatzeko eta gauza berriak […]
Elkartea
EKINEK AURTEN 20 URTE!
1995-2015, 20 urte emakumeentzako aisialdirako espazioak euskalduntzen, boteretzerako bideak errazten, aukera eta eskubide berdintasunaren alde lan egiten. Herrian dugun aniztasunaren aberastasuna aitortuz, euskara batzen gaituen elementu gisa landuz eta finean: EUSKARATIK, ANIZTASUNEAN BIZI DEN GIZARTE PAREKIDEAGOA ERAIKIZ! 20 urte ez dira egunero betetzen eta badaukagu zer ospatu, Horregatik, modu batean zein bestean Ekineko parte izan […]
BASERRITAR JANTZIAK EGITEKO IKASTAROA
Santamasetarako oraindik baserritar jantzirik ez? Jantzia zuk zuek neurrira egiteko hemen duzu aukera paregabea! Apuntatu ikastarora plaza mugatuak daude ta!