Euskal Herria herri anitza da. kultura, jatorri eta hizkuntza ezberdinetako herritarrak biltzen dituen gizartea da gurea. Hizkuntza aniztasun hau aitortu, herritarron arteko harremanak sustatu eta kohesio eta komunikaziorako hizkuntza gisa euskara erdigunean jartzen du AUZOKOk, euskaraz bizi nahi dugulako herritar asko eta askok. http://ekinemakumeak.eus/wp-content/uploads/2021/09/AUZOKO-Arrasate03.mp4
Auzoko
Auzoko egitasmoaren erreportaia Puntuan
Puntua aldizkarian Auzoko egitasmoaren berri eman dute. Arrasateko Auzokide diren Yanina eta Suadu azaltzen dira besteak beste erreportaian.
Aretxabaletako Auzoko
Aretxabaletako Auzoko taldeak Zumaian eman diote amaiera ikasturteari. Hondartzan bainutxo bat eta San Telmo ermitara ibilalditxoa egin ondoren etxera bueltatu ziren poz-pozik. Eguraldiaren tristurari haiek jarri zioten irribarrea eta bizipoza!!!
Gasteizko Auzoko
Gasteizko Auzoko gure lagun taldeak, ekainaren 18an, ostiralean, bakoitzak eramandako pasta, bizkotxo, gazta eta abarrekin merendola egin zuten kafetegi batean. Igande goizean , talde gisa, Errekaleorren hartu duten baratze bat inauguratu zuten eta arratsaldean Katedral Zaharrean bisita gidatua egin zuten.
Auzoko, ikasturte amaiera Arantzazura
Pandemiari aurre egiteko, euskarari eutsi diogu tinko eta 2020-2021 Auzoko egitasmoaren ikasturtea modu ederrean pasa dugu. Egoera berrira egokitu eta proiektorea bidelagun, ikasten eta barreka pasa ditugu asteazken goizak. Ikasturteari amaiera borobila emateko eta gure auzokideen esfortzua saritzeko, Arantzazura egin genuen txangoa joan den asteazkenean. Edonorentzat gomendagarria oso!!!Datorren ikasturtera arte neskak, plazer bat izan da!LANEAN […]