Aurreiritzi eta zurrumurruak gainditzeko eta haratago begiratzen ikasteko, pentsamendu kritikoa sortzeko tailerrak dira. Informazioa, tresnak eta baliabideak eskainiz, eskolaratu berri diren ikaskideei, harrera protokolo bat sortzea eta abian jartzea du helburu garrantzitsuenetako bat.
Arrasateko ikastetxeetan egiten dira. Hala, bizikidetza eskolekin, bizi den aniztasun kulturalaren aitorpen positiboa egin nahi da; ikasleei kultur aniztasunaren inguruko ezagutzak, jarrerak eta balio positiboak helaraziz, gizarte konpromisoko ikaskuntza ahalbideratzeko bidea eraikitzeko.
Zapalkuntza sistemak ezagutu, bakoitzari zein kolektiboki zelan eragiten dion jakitea, aurreiritziak, estereotipoak eta diskriminazioak landu. Arrazakeria zein anti-arrazakeria lantzeko gakoak ezagutu eta pribilejio zein intersekzionalitatea lantzen dira.
Gai hauek, metodologia parte hartzaile eta ludiko batekin lantzen dira eta prozesu migratoria bizi izan duten pertsonek dinamizatzen dituzte saioetako batzuk.
GAUR EGUN EMATEN DITUGUN TAILERRAK
Arizmendi ikastolan: Lanbide Hastapeneko 2.mailan, Erdi eta Goi mailako moduluetan, LH 6.mailan zein DBH 3.mailan.