Ekin Emakumeak taldea 1985. urtean sortu zen Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartearen baitan emakumeontzako gune euskaldunak sortzeko helburu nagusiarekin. Hamarkada bat geroago, 1995ean elkarte gisa eratu zen emakumeon jabekuntzan euskaraz eragiteko asmoari eutsiz.
Ordutik, emakumeon aukera eta eskubide berdintasunaren alde lanean jarraitzen dugu, garai berrietako beharrei erantzunez, bizi dugun jendarte kultura-anitz honetan, bizikidetza eta elkar-aitortzaren balioak bultzatuz eta euskara batzen gaituen elementu gisa erdigunean jarriz.