Proiektuak

Mentoretza soziala

SOS Arrazakeriarekin batera koordinatzen diren proiektuak dira bioak eta inklusio soziala eta Arrasateko pertsonak harrera egitearen prozesuan inplikatzea dute helburu.

URRETXINDORRA ETA IZAN HARRERA PROIEKTUAK

Gaur egun, mentoretza sozialeko bi programa koordinatzen dihardu Ekin Emakumeak Elkarteak: batetik, Izan Harrera, helduena; eta, bestetik, Urretxindorra, adingabe eta gazteena. Bi programa horietan, pertsona errefuxiatuekin edo migratzaileekin egiten dute lan, mentoreen bitartez, inklusioa ardatz hartuta. “Sentsibilizazioa eta pedagogia soziala dira oinarriak. Izan ere, kolektibo zaurgarriekin lan egiten dugu, arlo ludikotik eta horizontaltasunetik. Funtzionamendua binaka da, aukera gutxiago egon dadin botere harremanak sortzeko”
Programaren dinamikari dagokionez, bikoteak sortzen dira; hau da, pertsona errefuxiatuek edo ume heldu berriek mentore bat izaten dute eta haiekin astean behin elkartzen dira. “Helburua inklusioa da, herria ezagutzea, lagun eta harreman berriak egitea, espazio berriak ezagutzea, ondo pasatzea eta euskarara gerturatzen hastea” dira.
Scroll to top