Elkarlana

Arrasateko euskalgintza: Geike

euskaltzaleak batzeko eta euskara gehiago zabaltzeko helburua

Arrasateko euskaltzaleak batzeko eta euskara gehiago zabaltzeko asmo zabala duen taldea gara. Herriko euskara-taldeek, udalak eta eskolek bultzatzen dugu. Herri mailako AKTIBAZIOA antolatzeko helburuaz, guztion ideia eta laguntzarekin eta bakoitzak GURA-AHAL duen neurrian. Modu ausartak erabilita Euskaraz gehiago egiteko jarrerak eta aukerak bultzatu nahi ditugu…

“365 egun euskaraz” ekimenetik abiatuta eta herritar guztiekin, euskararen ARO-GIRO berria eraikitzeko helburua dugu. “ZUREKIN ARRASATE EUSKALDUNAGOA ERAIKI GEIKE!”

Bidelagunak

Mondragon Unibertsitatea, Goiena, Emun, Udal euskaltegia Arrasate Institutua, Arrasate Herri Eskola, Euskal Herria euskaraz, Arizmendi ikastola, Arrasateko udala, AEK, Arrasate euskaldundu dezagun, Txatxilipurdi elkartea.

Argazkiak