Jai honen helburua, Debagoienean bizi den biztanleriaren jatorriko kultura bistaratzea da, herrialde desberdinetako kulturaren erakusgarri izatea eta gizartearen parte hartzea, elkarrekiko erlazioak eta interakzioa normaltasunez sustatzea, espazioak konpartituz, elkarbizitza bultzatuz eta gure herrietako kultura anitzen aberastasuna aitortuz eta gozatuz. Beraz, batzen gaituenetik abiatuta, arroza, elkar ezagutzatikelkar aitortzara, “Munduko Arrozak” bizikidetza positibo bat aldarrikatzeko jaia dugu.
Bidelagunak
Arrasateko aniztasun taldean parte hartzen dugun eragile ezberdinen (SOS Arrazakeria, AMS Mundo Solidario, IMME, Gurutze Gorria eta Udaleko Aniztasun Saila) elkarlan batetik sortutako egitasmoa dugu hau.