Zerbitzuak

Auzoko egitasmoa

Euskara kohesio tresna bezala erabiltzen dugu.

Euskara kohesio tresna gisa baliatuz, bizikidetza sustatzeko eta etorri berri guztiei euskarara lehen hurbilpena errazteko proiektua dugu. Honetarako, etorri berriak eta herriko euskal hiztunak kontaktuan jartzeko guneak sortzen ditugu, euskara hurbildu nahi dutenak eta euskaraz bizi direnak elkarrekintzan jarriz.

Argazkiak

Auzokoren helburuak

Helburu nagusiak

  1. Euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbildu nahi ditugu. Euskara guztien esku jarri nahi dugu, hizkuntza kalean, jende arten ikasteko aukerak sortuz, hori baita hizkuntza bat bereganatzeko modurik naturalena.
  2. Herritarrak gure herrietako hizkuntza aniztasunaz jabetzea: Gure herrietan gaur egun denetariko doinuak entzun ditzakegu. 20, 30, 40 hizkuntzen hiztunok partekatzen ditugu kale, eskola, denda, kiroldegi eta abarrak.
  3. Hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri nahi ditugu, norberarena aintzat hartuta, euskara kohesio hizkuntza izan dadin, etorkizunera begira bide horretan sakondu nahi dela oinarritzat hartuta.

Zeharkako helburuak

  • Herritarren parte hartze publiko aktiboa bultzatzea.
  • Euskara eta gure herrietan bizi diren gainerako hizkuntzen arteko zubiak eraikitzea.
  • Euskal hiztunak euskarari eustearen eta erabiltzearen garrantziaz ohartaraztea.
  • Herritarren arteko harreman sare horizontalak landu eta osatzen laguntzea.
Scroll to top