Indarkeria Matxistaren aurkako eguna gainean daukagu eta aurten GAZTEOK ere ahotsa hartu dugu, EZETZ esateko, ez gaudela prest emakumezkoak gutxiesten dituen gizarte honetan isilik gelditzeko! Horregatik INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO LELO LEHIAKETA antolatu dugu, ZER EGIN BEHAR DEN? Oso […]
Berdintasuna
Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe?
Lorea Agirre, Ainhoa Beola eta Idurre Eskisabelekin mahai ingurua URRIAK 30ean 18:30tan KULTURATEKO ARETO NAGUSIAN!
Atzoko Enborrak, Gaurko Ezpalak.
“ATZOKO ENBORRAK, GAURKO EZPALAK” Dokumental honetan, testigantza desberdinen bitartez frankismotik gaur egun arteko emakumeen egoera errepasatu nahi izan dugu. Lekukotza ezinbestekoa delako. Haiek landatutako haziak egungo fruituak direlako. Hemen dokumentalaren aurrerapena: https://vimeo.com/122011682 Gehiago ikusi nahi duzula? Etorri estreinaldira! MARTXOAK 17, ASTEARTEA, 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian.
NIGANDIK
Urtarrilean zehar jatorri desberdinetako emakumeei zuzendutako “NIGANDIK” tailera eskainiko da Ekin Emakumeak elkartean. Hartu-emanerako gaitasuna, segurtasuna, lasaitasuna eta botere pertsonala berreskuratzea du helburu tailerrak. Dinamizatzailea Marisol Abreu izango da eta ikastaroa doainekoa da. Animatu, ez zara damutuko eta! Hobeto ikusteko sakatu irudiaren gainean.
indarkeria matxistarik ez!
Emakumeok libre bizi nahi dugulako!