Jabekuntza

Ikasturte berrirako egitaraua gertu!

Itzuli gara oporretatik! Udako une goxoen zaporea oraindik ahoan eta ikasturte berriko asmo eta erronkak heldu artean, zuekin partekatu nahi dugu datorren hilabeteetarako prestatu dugun egitaraua! Pozik itzultzen gara, berriz ere zuekin topo egin nahi dugulako, aurpegi berriak izango ditugulako, baina batez ere, elkarrekin eraikitzen jarraitu nahi dugulako! Egitaraua zertan datzan jakin nahi duzula? sakatu hemen

Ikasturte honetako eskaintza gertu!

Urtero bezala, ikasturte honetan ere aisialdirako eskaintza oparoa prest daukagu! Gozatu zure aisialdia euskaraz! Positibitatea lantzeko tailerra, Joskintza hastapena, emakumeontzako Tao… eta beste hainbat! egitarau osoa ikusi nahi bauduzu: sakatu hemen zure zain gaude!

NIGANDIK

Urtarrilean zehar jatorri desberdinetako emakumeei zuzendutako “NIGANDIK” tailera eskainiko da Ekin Emakumeak elkartean. Hartu-emanerako gaitasuna, segurtasuna, lasaitasuna eta botere pertsonala berreskuratzea du helburu tailerrak. Dinamizatzailea Marisol Abreu izango da eta ikastaroa doainekoa da. Animatu, ez zara damutuko eta!   Hobeto ikusteko sakatu irudiaren gainean.

Scroll to top