EKINEK AURTEN 20 URTE!

Partekatu

Twitter
Facebook
WhatsApp

1995-2015, 20 urte emakumeentzako aisialdirako espazioak euskalduntzen, boteretzerako bideak errazten, aukera eta eskubide berdintasunaren alde lan egiten. Herrian dugun aniztasunaren aberastasuna aitortuz, euskara batzen gaituen elementu gisa landuz eta finean:

EUSKARATIK, ANIZTASUNEAN BIZI DEN GIZARTE PAREKIDEAGOA ERAIKIZ!

20 urte ez dira egunero betetzen eta badaukagu zer ospatu,

Horregatik, modu batean zein bestean Ekineko parte izan zareten guztiak elkartearen jaia ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu! Emandako urrats bakoitzean hor egon zaretelako,  Mila esker!

Horrela, azaroaren 20an, ostirala, Herriko Plazan honako egitarau hau izango dugu:

–          18:30etan bertsolariek irekiera emango diote ekitaldiari.

–          19:00etan hurbiltzen diren guztien artean Ibai-Arteko baleak zozketatuko ditugu.

–          19:30etatik aurrera Erromerixa batek plaza girotuko du.

Gainera, edariak eta pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da,

eta haurrentzako txokoa ere izango dugu!

Arratsalde polita pasako dugu, beraz, etorri gurekin ospatzera!20.urteurrena

Post gehiago

Ikastaro berriak

2023-2024 ikasturte berriko ikastaroak.  YinTao, Yogaterapia eta Joskintzako ikastaroekin martxan

AUZOKO JAIA

Musika, dantza eta gastronomia uztartzen dituen egitarau oparoaz gozatzeko aukera

M8

Egungo zaintza eredu heteropatriarkalari aurre egiteko aterako gara kalera aurtengo

Faktura elektrikoa

Energia eraginkortasunaren eta aurrezpenaren kontzeptuak ezagutarazi nahi?Argindarraren fakturaren irakurketa eta

Scroll to top