Musika, dantza eta gastronomia uztartzen dituen egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dugu ekainaren 11n.
Euskara komunikaziorako tresna bihurtu eta aniztasunean oinarritutako euskal komunitatea eraikitzea da Auzokoren helburua
Egitasmoa martxan dagoen herrietan egiten dugun lana ikusarazteaz gain, parte-hartzaileok jai giroan bizipen eta esperientziak elkartrukatzeko aukera izango dugu