Asko dira aurreiritzi eta estereotipoetan sostengantuz, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen inguruan eraikitzen diren zurrumurruak. Oinarrian ideologia xenofoboa duten uste hauek, diskriminazio eta bazterketa jarrerak sustatzen dituzte, eta aldi berean, honek xenofobia erreproduzitzea dakar.
Martxoaren 21ean arrazakeriaren aurkako eguna da eta Arrasateko Udalak, Elkarhezitzen elkarteak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean, jarraian azaltzen den egitaraua osatu dute:
GIZARTE PAREKIDE ETA ANITZEAN BIZI NAHI DUGULAKO!
- Martxoak 14: “Islamofobiaren errealitatera hurbilpen bat” (Hitzaldia) 18:30ean, KULTURATEKO ARETO NAGUSIA
Agustin Unzurrunzaga, Sos Arrazakeriako kideak islamofobiaren gaineko eztabaidaren berri emango digu, askotan polemikoan izan daitekeen errealitate konplexu hau azaleratuz.
Bestalde, Sos Arrazakeriako kide ere baden Tarana Karimek, mugimendu feminista islamiarreko kide eta emakume musulman gisa hitz egingo digu.
- Martxoak 21: “Arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea” 19:00etan, HERRIKO PLAZAN
- ARGAZKI LEHIAKETA: “Aniztasunean elkarrekin bizi lelopean” Argazkiak bidaltzeko azken eguna: Martxoak 23.
Informazio gehiago: Hemen