Urria, haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaiotza osteko doluaren mundu mailako kontzientziazioaren eta ikusgarritasunaren hilabetea da.
Haurdunaldiko, erditze inguruko eta jaiotza ondorengo dolua ikusarazteko hitzaldi bat izango dugu Kulturaten.
Eider Otxoa terapeutak hitz egingo digu gaiaz, Esku Hutsik elkarteko kideen testigantzak izango ditugu, eta Maria Gonzalez elkarteko presidenteak aurkeztuko du.
Urriaren 19an izango da, 18:30ean, Kulturaten (Areto Nagusia, Azoka kalea 1).
Animatu parte hartzera eta zabaldu zure kontaktuen artean!