Duela pare bat hilabete, Udaleko Aniztasun sailaren babesaz, BALIABIDE DIGITALAK GUZTIONTZAT! kanpaina abiatu genuen eta elkartetik eskari bat luzatu genuen, gure herritar eta erabiltzaileen artean baliabide digitalen beharraz oharturik, Arrasateko enpresa, zein norbanakoei, zaharkituta edo baztertuta izan zitzaketen ordenagailu eramangarri edota tableten eskaria, alegia.
Oso denbora laburrean, bi eskaintza jaso genituen, bata UHEZI Mondragon Unibertsitatetik eta bestea Laboral Kutxatik. Besteak beste, 8 ordenagailu jaso ditugu bakoitzetik.
Pozarren daude guztiak, seme-alabei eskolako lanekin laguntzeko baliabide digitalak dituzte eskuartean jada. Gainera, gurekin Auzoko egitasmoan eta Emetruke tailerretan parte hartzen dutenek, bertan lantzen eta ikasten ari diren euskarazko hiztegia errepasatzeko aukera paregabea ere izango dute.
Beraz, Ekin Emakumeak elkartetik, UHEZI eta Laboral Kutxari, egindako ekarpen garrantzitsu eta itzelagatik, ESKER MILA!!!