Badator ARTEAN!

Dagoeneko bi urte baino gehiago pasa dira Arrasateko emakume artistekin batu eta lehenengo erakusketa hori antolatzen hasi ginela.

Zalantza gabe 2015eko ARTEAN mugarria izan zen, Arrasteko emakume artisten arteko sarea ehuntzen hasteko ezinbestekoa izan dena.

Artean ere emakumezko erreferenteak bultzatzea ezinbestekoa delako, Arrasateko ARTEAN ere emakume ugari daudelako.

Martxoaren 3ko irekiera ekitaldian artistak eta hauen lanak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, zatoz 19:00etan Kulturatera!

ARTEAN. Hamaika Emakume Artista.

ANIZTASUNEAN ELKARREKIN BIZI NAHI DUGULAKO!

Idatzi aniztasunaren eta bizikidetzaren aldeko leloa!

Martxoaren 21ean Arrazkeriaren eta Xenofobiaren aurkako Eguna ospatzen da eta Arrasaten ere kalera irtengo gara.

Aurreko urtean argazki lehiaketa izan zen eta aurten lelo lehiaketa jarri dugu martxan.

Lehiaketaren oinarriak ikusteko sakatu hemen

 

Ikasturte berrirako egitaraua gertu!

Itzuli gara oporretatik! Udako une goxoen zaporea oraindik ahoan eta ikasturte berriko asmo eta erronkak heldu artean, zuekin partekatu nahi dugu datorren hilabeteetarako prestatu dugun egitaraua!

Pozik itzultzen gara, berriz ere zuekin topo egin nahi dugulako, aurpegi berriak izango ditugulako, baina batez ere, elkarrekin eraikitzen jarraitu nahi dugulako!

Egitaraua zertan datzan jakin nahi duzula? sakatu hemen

ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNA

Asko dira aurreiritzi eta estereotipoetan sostengantuz, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen inguruan eraikitzen diren zurrumurruak. Oinarrian ideologia xenofoboa duten uste hauek, diskriminazio eta bazterketa jarrerak sustatzen dituzte, eta aldi berean, honek xenofobia erreproduzitzea dakar.

Martxoaren 21ean arrazakeriaren aurkako eguna da eta Arrasateko Udalak, Elkarhezitzen elkarteak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean, jarraian azaltzen den egitaraua osatu dute:

GIZARTE PAREKIDE ETA ANITZEAN BIZI NAHI DUGULAKO!

  • Martxoak 14: “Islamofobiaren errealitatera hurbilpen bat” (Hitzaldia)               18:30ean, KULTURATEKO ARETO NAGUSIA

Agustin Unzurrunzaga, Sos Arrazakeriako kideak islamofobiaren gaineko eztabaidaren berri emango digu, askotan polemikoan izan daitekeen errealitate konplexu hau azaleratuz.

Bestalde, Sos Arrazakeriako kide ere baden Tarana Karimek, mugimendu feminista islamiarreko kide eta emakume musulman gisa hitz egingo digu.

 

  • Martxoak 21: “Arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea”                                           19:00etan, HERRIKO PLAZAN

 

  • ARGAZKI LEHIAKETA: “Aniztasunean elkarrekin bizi lelopean”                         Argazkiak bidaltzeko azken eguna: Martxoak 23.

Informazio gehiago:  Hemen

 

arrazakeriaren.aurkako.eguna3

EKINEK AURTEN 20 URTE!

1995-2015, 20 urte emakumeentzako aisialdirako espazioak euskalduntzen, boteretzerako bideak errazten, aukera eta eskubide berdintasunaren alde lan egiten. Herrian dugun aniztasunaren aberastasuna aitortuz, euskara batzen gaituen elementu gisa landuz eta finean:

EUSKARATIK, ANIZTASUNEAN BIZI DEN GIZARTE PAREKIDEAGOA ERAIKIZ!

20 urte ez dira egunero betetzen eta badaukagu zer ospatu,

Horregatik, modu batean zein bestean Ekineko parte izan zareten guztiak elkartearen jaia ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu! Emandako urrats bakoitzean hor egon zaretelako,  Mila esker!

Horrela, azaroaren 20an, ostirala, Herriko Plazan honako egitarau hau izango dugu:

–          18:30etan bertsolariek irekiera emango diote ekitaldiari.

–          19:00etan hurbiltzen diren guztien artean Ibai-Arteko baleak zozketatuko ditugu.

–          19:30etatik aurrera Erromerixa batek plaza girotuko du.

Gainera, edariak eta pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da,

eta haurrentzako txokoa ere izango dugu!

Arratsalde polita pasako dugu, beraz, etorri gurekin ospatzera!20.urteurrena

INDARKERIA MATXISTAREN AURKA, GAZTEOK GEURE HITZA!

kartela3-01

Indarkeria Matxistaren aurkako eguna gainean daukagu eta aurten GAZTEOK ere ahotsa hartu dugu,                                   EZETZ esateko, ez gaudela prest emakumezkoak gutxiesten dituen gizarte honetan isilik gelditzeko!
Horregatik INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO LELO LEHIAKETA antolatu dugu,

ZER EGIN BEHAR DEN? Oso erraza!
1. Idatzi indarkeria matxistaren aurkako zure leloa.

2. Ez ahaztu zure izen-abiznek, kontaktua eta adina adiearzten.

3. Aurkeztu zure leloa gertuen daukazun Gaztetxokoan edo Ekin Emakumeak elkarteko helbide elektronikora bidali (arrasatekoekin.emakumeak@gmail.com)

4. Guzti hau AZAROAK16a baino lehen!

ZER IRABAZI DAITEKEEN? Ibai-Arteko dendatan zuk nahi duzun horretan gastatzeko bonoa!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Auzoko, ikasturteko azken ekintzak

Hilabete honetan ikasturteari itxiera emateko ekintza bereziak izan ditugu Auzokon.

Herriko azken errementariaren inguroko erakusketaren bitartez Arrasaterako hain garrantzitsua izan den ogibidearen berri izan genuen.

IMG-20150713-WA0006 IMG-20150713-WA0009

Iraganeko Oinatzak elkartearen eskutik bisita gidatua egin genuen Arrasatetik, txoko desberdinak ezagutuz eta herriarentzat garrantzitsuak izan diren gertera horietara hurbildu.

IMG_20150716_120117 IMG-20150716-WA0000 IMG-20150716-WA0003

Uztailaren 24an ikasturte amaierako jaia izan genuen. Bertan herrialde desberdinetako jakiak dastatu eta giro ezin hobean irailerarte agur esan genion Auzokori.

079

Ondo pasa oporrak eta laster arte!