Indarrean dagoen araudia betez, jakinarazi nahi dizugu https://ekinemakumeak.eus/ interneteko domeinuaren titularra “Ekin Emakumeak – AED Elkartea” dela, G20530192 I.F.Z duena, helbidea: Pablo Uranga, 4, behea – 20500 Arrasate (Gipuzkoa), 943 79 83 70 telefonoa, emakumeak@ekinemakumeak.eus eta aniztasuna@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoak.
Ekin Emakumeak – AED (aurrerantzean, “Tratamenduaren Erantzulea” edo “ekin emakumeak”) elkartearen helburu nagusia emakumeon aukera eta eskubide berdintasunaren alde lana egitea eta honekin lotutako jarduerak eskaintzea da.
www.ekinemakumeak.eus ekin emakumeak elkartearen jabetzako webgunea da. Webgunea bisitatu eta erabiltzen dituen pertsona, webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean “erabiltzailea”).
ekin emakumeak elkarteak kanpoko webguneetarako edo sare sozialetarako albisteak eta estekak argitaratzen dituen kasuetan, bere eginkizuna informatzea besterik ez da izango. Kasu horietan, albisteen eta esteken edukiekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira ekin emakumeak elkartearen titulartasunekoak izango.
Webgunearen helburu nagusiak honako hauek dira: ekin emakumeak elkarteak dituen jarduerei buruzko informazioa ematea eta bere ekimenak eta zerbitzuak antolatzea, zabaltzea eta kudeatzea. ekin emakumeak elkartearen eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea, esate baterako, eskaerei erantzunez.
Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo elkarte baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, sortzen dituen kalteen erantzule bakarra.
Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. ekin emakumeak elkarteak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen estekatutako gune horiei dagokienez; izan ere, ez du horien gaineko kontrolik, ezta haien edukiaren eskainitako produktu eta zerbitzuen eta abarren gaineko kontrolik ere. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. Sare sozialetarako esteken kasuan, tratamenduaren erantzulearen edo hirugarrenen titulartasunekoak badira, beren erabilera–baldintzen arabera arautuko dira.
Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. ekin emakumeak elkarteak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
ekin emakumeak elkarteak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, atalak, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, kolore-konbinazioak, markak, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, ekin emakumeak elkartearenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Tratamenduaren Erantzuleak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Debekatuta dago webgune honetako edukiak eta erabilerak erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo egin daitekeen beste edozein jarduera, Tratamenduaren Erantzuleak aldez aurretik, berariaz eta idatziz baimena eman ezean.
Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira, ekonomikoak barne.
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Web gunera sartzen den unean aurreikusitako arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Hori dela eta, ekin emakumeak elkartearen webgunera konektatzen zaren bakoitzean baldintza hauek berrikustea gomendatzen dizu.
ekin emakumeak eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, ekin emakumeak eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergara (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
ekin emakumeak – AED Elkartea
Webguneko eta sare sozialetako Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
ekin emakumeak – AED elkartea, aurrerantzean, “ekin emakumeak” edo “elkartea“.
I.F.Z.: G20530192
Helbidea: Pablo Uranga, 4, behea
Herria: 20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 79 83 70
Helbide elektronikoa: emakumeak@ekinemakumeak.eus eta aniztasuna@ekinemakumeak.eus
Erregistro datuak: Euskal Autonomi Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian AS/G/05320/1995 zenbakia.
ekin emakumeak elkarteak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
ekin emakumeak elkartearen webgune ofiziala www.ekinemakumeak.eus da eta ekin emakumeak elkartearen kanal ofizial nagusiak sare sozialetan honako hauek dira:
Instagram: https://www.instagram.com/ekin_emakumeak/
Facebook: https://www.facebook.com/ekinemakumeakelkartea/
X: https://x.com/ekinemakumeak
YouTube: https://www.youtube.com/channel/UCNVr1JIr1OUFSX-b_Z78V3w
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean ekin emakumeak elkartearen webgune ofiziala eta elkarteak eduki ditzakeen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
ekin emakumeak elkartearen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutako datuak ekin emakumeak elkartearen tratamendu sistemetan sartu ahal izango dira. Egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
Helburua: Elkartearekin bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzea; kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: ekin emakumeak elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
Helburua: Eskaerei erantzutea; interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzea; kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean, “Kontaktua” edo antzeko formularioak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz. Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: ekin emakumeak elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
Helburua: Eskatutako zerbitzuak (Bizikidetza eskolan, hitzaldiak, e.a.) kudeatzea.
Oinarri juridikoak: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: Zerbitzuaren faseren batean parte hartu dezaketen hornitzaileak edota ekin emakumeak eduki ditzakeen kolaboratzaileak.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
Helburua: Emakumeak ahalduntzeko ekimenak sustatzea eta horiekin lotutako jarduerak kudeatzea eta eskaintzea. Interesdunaren interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b artikuluaren arabera). ekin emakumeak elkartearen legezko interesa interesdunak modu egokian informatzeko (RGPD 6.1.f art.).
Balizko hartzaileak: ekin emakumeak elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
Helburua: Egitasmo desberdinei buruzko informazioa ematea eta zabaltzea. Egitaskoak modu grafikoan, argazki eta bideoen bitartez, hedatzea.
Oinarri juridikoa: ekin emakumeak elkartearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) egitasmo desberdinak ezagutarazteko.
Balizko hartzaileak: ekin emakumeak elkarteko kolaboratzaileak edo elkartearekin harreman zuzena duten beste hirugarrenak. Argazkiak edota bideoak webgune, web kanalak, sare sozialak eta beste motatako zabalkuntza baliabideen bitartez zabalduak izan daiteze.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
Helburua: ekin emakumeak elkarteak antolatutako (edo bere jarduerarekin zerikusia duten) jarduera eta ekimenen inguruan informatzea. Hauen inguruko informazio edo hirugarren pertsonek eta erakundeek emandako iritziak eta egindako balorazioak zabaltzea.
Oinarri juridikoa: ekin emakumeak elkartearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) bere zerbitzuak eta jarduerak ezagutarazteko.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: ekin emakumeak. Pablo Uranga, 4, behea – 20500 Arrasate (Gipuzkoa), edo emakumeak@ekinemakumeak.eus eta aniztasuna@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoen bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
ekin emakumeak elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman edo izen ematerako formularioetan), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. ekin emakumeak elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. ekin emakumeak elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
ekin emakumeak elkarteak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
ekin emakumeak elkarteak bere webgunearen bitartez kudeatzen dituen zerbitzuak eta jarduerak ez daude bereziki adin-txikikoei zuzenduta. Zerbitzuetako batzuk 14 urte baino gutziago dituzten gazteei zuzenduta badaude, ekin emakumeak elkarteak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko eta tratatzeko.
ekin emakumeak elkarteak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatzen du. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Agentziko webguneetan eskuragarri dago:
http://tudecideseninternet.es/aepd/
ekin emakumeak elkarteak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten dio, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak ekin emakumeak elkartearen datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.
Interesdunaren datuak ekin emakumeak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Datuak ekin emakumeak elkarteak hautaketa prozesua egiteko kontratatu litzakeen hirugarren enpreseei komunikatuak izan daitezke.
ekin emakumeak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin epe hori amaituta, datuak suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez. Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. ekin emakumeak elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan ekin emakumeak elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez ekin emakumeak elkartearen menpe.
ekin emakumeak elkarteak sare sozialetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin emakumeak elkartearen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak ekin emakumeak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak ekin emakumeak elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, ekin emakumeak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie ekin emakumeak elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta ekin emakumeak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. ekin emakumeak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. ekin emakumeak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
ekin emakumeak elkarteak Instagram, Facebook, X, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik. Era berean, sare sozialetako ekin emakumeak elkartearen kanalen jarraipena sare horien beste erabiltzaile batzuek egin dezakete, edo haien argitalpenak hirugarrenek birzabaldu, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik dagoenik.
ekin emakumeak elkarteak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. ekin emakumeak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) ekin emakumeak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak ekin emakumeak elkartearen sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
ekin emakumeak elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela ekin emakumeak elkartearen erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek enkriptatze-teknologia erabiltzen du, konexio-geruza sguruaren protokoloetan (https) oinarrituta, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko emakumeak@ekinemakumeak.eus eta aniztasuna@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoak erabil ditzake.
ekin emakumeak elkartearen erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. ekin emakumeak elkarteko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
ekin emakumeak elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. ekin emakumeak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, ekin emakumeak elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
ekin emakumeak elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela ekin emakumeak eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu ekin emakumeak elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.