Epeletan

Partekatu

Twitter
Facebook
WhatsApp

Ogia bizpahiru osagai nahastean sortzen den magiaren emaitza da. Irina, ura eta gatzetik abiatuta izaera oso ezberdineko ogiak egiten dira munduan zehar. Egunero gure etxetako mahaietan egon ohi den jaki honek ezberdinen arteko bizipenak harilkatzeko aukera ematen digu.

Era berean gozoak lagunarte, familia edo komunitate izaera indartzen duten une zein ospakizunetan presente dauden jakiak dira. Besteak-beste maitasuna, zaintza edo begirunea adierazteko funtzioa betetzen dute kultura ezberdinetan. Harremanak egin eta indartzeko aukera polita eskaintzen dute.

Ogi zein gozoen prestaketa tradizionalki emakumeen lana (izan) dela kontutan hartuta, hurbildutako emakumeen “berezko” gaitasun eta ezagutzetatik abiatuta, beste alderdi batzuk landu ditugu Epeletan saioetan. Garai batean bezala, suaren Epeletan batu, hitz egin, ospatu, trukatu, saretu eta indartu gara.

Eneritz Pagaldairen eskutik sei saio egin ditugu, San Blas opilak, karapaixoa, baghrir eta magrut gozoak, Saharar ogi ta opiltxoak, Sahara-Euskal Herria gozo fusioa eta ikastaro amaierako bazkaria saharar erara.

Previous slide
Next slide

Post gehiago

Ikastaro berriak

2023-2024 ikasturte berriko ikastaroak.  YinTao, Yogaterapia eta Joskintzako ikastaroekin martxan

AUZOKO JAIA

Musika, dantza eta gastronomia uztartzen dituen egitarau oparoaz gozatzeko aukera

M8

Egungo zaintza eredu heteropatriarkalari aurre egiteko aterako gara kalera aurtengo

Faktura elektrikoa

Energia eraginkortasunaren eta aurrezpenaren kontzeptuak ezagutarazi nahi?Argindarraren fakturaren irakurketa eta

Scroll to top