Auzoko egitasmoaren erreportaia Puntuan

Puntua aldizkarian Auzoko egitasmoaren berri eman dute. Arrasateko Auzokide diren Yanina eta Suadu azaltzen dira besteak beste erreportaian.     

Aretxabaletako Auzoko

Aretxabaletako Auzoko taldeak Zumaian eman diote amaiera ikasturteari. Hondartzan bainutxo bat eta San Telmo ermitara ibilalditxoa egin ondoren etxera bueltatu ziren  poz-pozik. Eguraldiaren tristurari haiek jarri zioten irribarrea eta bizipoza!!!

Gasteizko Auzoko

Gasteizko Auzoko gure lagun taldeak, ekainaren 18an, ostiralean, bakoitzak eramandako pasta, bizkotxo, gazta eta abarrekin merendola egin zuten kafetegi batean. Igande goizean , talde gisa, Errekaleorren hartu duten baratze bat inauguratu zuten eta arratsaldean Katedral Zaharrean bisita gidatua egin zuten.  

Auzoko, ikasturte amaiera Arantzazura

Pandemiari aurre egiteko, euskarari eutsi diogu tinko eta 2020-2021 Auzoko egitasmoaren ikasturtea modu ederrean pasa dugu. Egoera berrira egokitu eta proiektorea bidelagun, ikasten eta barreka pasa ditugu asteazken goizak. Ikasturteari amaiera borobila emateko eta gure auzokideen esfortzua saritzeko, Arantzazura egin genuen txangoa joan den asteazkenean. Edonorentzat gomendagarria oso!!!Datorren ikasturtera arte neskak, plazer bat izan da!LANEAN […]

Auzoko, ikasturteko azken ekintzak

Hilabete honetan ikasturteari itxiera emateko ekintza bereziak izan ditugu Auzokon. Herriko azken errementariaren inguroko erakusketaren bitartez Arrasaterako hain garrantzitsua izan den ogibidearen berri izan genuen. Iraganeko Oinatzak elkartearen eskutik bisita gidatua egin genuen Arrasatetik, txoko desberdinak ezagutuz eta herriarentzat garrantzitsuak izan diren gertera horietara hurbildu. Uztailaren 24an ikasturte amaierako jaia izan genuen. Bertan herrialde desberdinetako […]