ANIZTASUN ANITZAK!

Astebeteko iraupenez, maiatzaren 16tik 22ra, kultura, hizkuntza eta aniztasun funtzionala ekarriko ditugu erdigunera, gizartearen parte hartzea, elkarrekiko erlazioak eta inklusioa normaltasunez sustatzeko. Espazioak partekatuz eta elkarbizitza bultzatuz, gure herriko jendartearen aniztasuna aitortzeko.

ANIZTASUNEAN ELKARREKIN BIZI NAHI DUGULAKO!

Idatzi aniztasunaren eta bizikidetzaren aldeko leloa! Martxoaren 21ean Arrazkeriaren eta Xenofobiaren aurkako Eguna ospatzen da eta Arrasaten ere kalera irtengo gara. Aurreko urtean argazki lehiaketa izan zen eta aurten lelo lehiaketa jarri dugu martxan. Lehiaketaren oinarriak ikusteko sakatu hemen  

ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNA

Asko dira aurreiritzi eta estereotipoetan sostengantuz, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen inguruan eraikitzen diren zurrumurruak. Oinarrian ideologia xenofoboa duten uste hauek, diskriminazio eta bazterketa jarrerak sustatzen dituzte, eta aldi berean, honek xenofobia erreproduzitzea dakar. Martxoaren 21ean arrazakeriaren aurkako eguna da eta Arrasateko Udalak, Elkarhezitzen elkarteak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean, jarraian azaltzen den egitaraua osatu dute: […]

Auzoko, ikasturteko azken ekintzak

Hilabete honetan ikasturteari itxiera emateko ekintza bereziak izan ditugu Auzokon. Herriko azken errementariaren inguroko erakusketaren bitartez Arrasaterako hain garrantzitsua izan den ogibidearen berri izan genuen. Iraganeko Oinatzak elkartearen eskutik bisita gidatua egin genuen Arrasatetik, txoko desberdinak ezagutuz eta herriarentzat garrantzitsuak izan diren gertera horietara hurbildu. Uztailaren 24an ikasturte amaierako jaia izan genuen. Bertan herrialde desberdinetako […]

Auzokon ere 365 Egun euskaraz!!!!