Proiektuak

Bi lurralderen artean

Dokumental honetan, migrazio prozesuak islatu nahi izan ditugu, ikuspuntu anitzago, intimoago eta pertsonalago batetik. Zoritxarrez, prozesu horietako asko modu gordin eta mingarrian bizi badira ere, migrazio-prozesu horiek bizitzeko beste modu batzuei ere lekua eman nahi izan diegu. Dokumental honetan badakigu, protagonisten ahots biziz, nola bizi izan zuten eta egun nola bizi duten migrazio prozesu hori. Migrazio-prozesu horiek sentimendu eta erreakzio ugari eragiten dituzte, ez bakarrik migratuenak, baita harrera-komunitate horretako gizartearenak ere. 

Biek egin behar diote aurre ezezagunari, beren beldur eta aurreiritziei, baina, tamalez, tandem honetan pertsona migratuak desabantailan daude. Zer bizi izan duten eta nola bizi duten entzun ahal izango dugu. Eta horretan, migrazio-prozesu askotan behin eta berriz errepikatzen diren errealitate batzuk azpimarratu nahi nituzke.

Baina sentitu ahal izango dugu, baita ere, komunitate berri honekiko eskerrona, komunitate berri honetan bere lekua askatasunez aurkitzeko beharra eta gogoa, ikasteko gogoa eta ezagutu berri duten kultura berri honi, bere hizkuntzari, bere ohiturei eta bere jendeari ematen dioten balioa.

Ekinen izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona migratu horiei, gaur gure bizitzetan dauden pertsona horiei, gure lagunei. Eskerrik asko gure zilborraz haratago mundu oso bat dagoela erakusteagatik, mundu anitza eta apartekoa, pertsona apartez betea. Mila esker eskaini eta erakutsi diguzuen guztiagatik, partekatu dugun guztiagatik.

Bizikidetza positibo bat posible dela zinez uste dugu eta horretarako baditugu tresnak: errespetua, elkarri entzutea, elkar ezagutza … Elkarrekin oztopoei aurre eginez eta gure arteko sareak josiz.

Gure helburua: bestearen larruan jartzea da, bestearen oinetakoekin ibiltzen ikastea, alegia.

Gure armarik boteretsuenak: elkarren arteko errespetua, ezagutza eta aukera-berdintasuna.

Scroll to top