Badator ARTEAN!

Dagoeneko bi urte baino gehiago pasa dira Arrasateko emakume artistekin batu eta lehenengo erakusketa hori antolatzen hasi ginela. Zalantza gabe 2015eko ARTEAN mugarria izan zen, Arrasteko emakume artisten arteko sarea ehuntzen hasteko ezinbestekoa izan dena. Artean ere emakumezko erreferenteak bultzatzea ezinbestekoa delako, Arrasateko ARTEAN ere emakume ugari daudelako. Martxoaren 3ko irekiera ekitaldian artistak eta hauen […]

ANIZTASUNEAN ELKARREKIN BIZI NAHI DUGULAKO!

Idatzi aniztasunaren eta bizikidetzaren aldeko leloa! Martxoaren 21ean Arrazkeriaren eta Xenofobiaren aurkako Eguna ospatzen da eta Arrasaten ere kalera irtengo gara. Aurreko urtean argazki lehiaketa izan zen eta aurten lelo lehiaketa jarri dugu martxan. Lehiaketaren oinarriak ikusteko sakatu hemen  

Hurrengo hilabeteetarako egitaraua gertu!

Dagoeneko zabalik da aurtengo ikastaroetan izena emateko epea, Joskintza, akro-yoga, sendabelarrak, TAO eta Komunikazio ez-bortitza lantzeko tailerrak izango ditugu, ANIMATU! Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen  

Ikasturte berrirako egitaraua gertu!

Itzuli gara oporretatik! Udako une goxoen zaporea oraindik ahoan eta ikasturte berriko asmo eta erronkak heldu artean, zuekin partekatu nahi dugu datorren hilabeteetarako prestatu dugun egitaraua! Pozik itzultzen gara, berriz ere zuekin topo egin nahi dugulako, aurpegi berriak izango ditugulako, baina batez ere, elkarrekin eraikitzen jarraitu nahi dugulako! Egitaraua zertan datzan jakin nahi duzula? sakatu hemen

ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNA

Asko dira aurreiritzi eta estereotipoetan sostengantuz, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen inguruan eraikitzen diren zurrumurruak. Oinarrian ideologia xenofoboa duten uste hauek, diskriminazio eta bazterketa jarrerak sustatzen dituzte, eta aldi berean, honek xenofobia erreproduzitzea dakar. Martxoaren 21ean arrazakeriaren aurkako eguna da eta Arrasateko Udalak, Elkarhezitzen elkarteak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean, jarraian azaltzen den egitaraua osatu dute: […]