Bizi dugun osasun krisialdi honek zuzen zuzenean kolpatu du kulturgintza eta sortzaile asko eta asko  bide berriak lantzera eta zabaltzera behartuak izan dira beraien biziraupena ziurtatze aldera. Eta honegatik, amore ez emateagatik, eskerrak eman nahi dizkiegu beste behin.  

Arrasateko emakume artistak, lanean aritu dira, gogor lanean ere; amesten, ikasten, sortzen, berregokitzen, eboluzionatzen, baina isilean, oihartzunik gabe, krisialdi honetan beraien espazio propioa berreskuratzeko borrokan.

Eta hemen dira, berrindartuta! Horren adierazle ezin hobea, datorren astean herrira zabalduko den ARTEAN. erakusketaren 4. edizioa.

Hamaika sortzaile, ekintzaile, ameslari. Hamaika emakume artista!!!