Atzoko Enborrak, Gaurko Ezpalak.

“ATZOKO ENBORRAK, GAURKO EZPALAK”
Dokumental honetan, testigantza desberdinen bitartez frankismotik gaur egun arteko emakumeen egoera errepasatu nahi izan dugu.

Lekukotza ezinbestekoa delako.

Haiek landatutako haziak egungo fruituak direlako.

Hemen dokumentalaren aurrerapena:
https://vimeo.com/122011682

Gehiago ikusi nahi duzula?
Etorri estreinaldira!
MARTXOAK 17, ASTEARTEA, 19:00etan
Kulturateko Areto Nagusian.

TXIKIA

NIGANDIK

Urtarrilean zehar jatorri desberdinetako emakumeei zuzendutako “NIGANDIK” tailera eskainiko da Ekin Emakumeak elkartean.

Hartu-emanerako gaitasuna, segurtasuna, lasaitasuna eta botere pertsonala berreskuratzea du helburu tailerrak.

Dinamizatzailea Marisol Abreu izango da eta ikastaroa doainekoa da.

Animatu, ez zara damutuko eta!

 

Hobeto ikusteko sakatu irudiaren gainean.

Nigandik

Bizilagunak- Aldameneko familia

Badator aldameneko familiarekin bazkaltzeko hitzordua. Horietako bat izan nahi al duzu? Izena eman!

Zer da Bizilagunak?

Datorren azaroaren 23an, igandez eta eguerdiko ordu biak aldera, bi familia, bata bertakoa eta bestea etorkina, haietariko baten etxean elkartuko dira elkarrekin bazkaltzeko. Gauza bera gertatuko da Euskadiko etxe askotan. Baita Txekia eta Portugalen ere. Bazkari bakoitzean, familiez gain dinamizatzaile batek ere parte hartuko du antolaketan laguntzeko eta noski, bazkaltzera geldituko da. Ah! Eta uler bedi familia lotura, harremanak, maitasuna… bizitza konpartitzen dutenak.

Beharrezko osagaiak: Bertako familia bat, atzerriko familia bat, begirada baikorra, jakin-mina eta ezagutzeko gogoa, igande horretan bizpahiru orduko tartea izatea eta bazkaria ospatzeko etxea. Azkenik, bazkaria bietako baten etxean antolatzen lagunduko duen dinamizatzailea.

Emaitzak, aurretik jakin ezinak hain izan daitezke onak… orain arte ez da albo-ondorio txarrik  edo  kontrako erreakziorik eman.

Bizilagunak zergatik eta zertarako?

Asko garelako; bertako zein etorkin gustura hurbilduko ginatekeenak, baina ez dugu aukera edo lekua aurkitzen. Elkarrekin eskolara doazen haurren guraso, auzokide, herri jakin bat ezagutu nahi duena, bere sare soziala zabaldu nahi duena, hizkuntzaren bat praktikatu edota jaki bereziren bat dastatu nahian dabilena, Bizilagunak egitasmora hurbildu dadila.

Elkarren ezagutza erraztuko duten bideen bila gabiltza, nola bizi elkarrekin eta ez soilik bata bestearen alboan. Bizilagunak ezagutzak eta harremanak errazten ditu, adiskidetasunak bertakoen eta etorkin bertakotuen artean. Bizilagunakek oso gutxi eskatzen du, bizpahiru ordu eta jarrera positiboa, jakin-mina. Horren truke orain arte onurak besterik ez dituzte izan parte hartu dutenek.

descarga

Ikusi bizilagunak-en bideo:

https://www.youtube.com/watch?v=DYbxImiciDo

BIZILAGUNAK PROEIKTUAN PARTE HARTZEKO, IZEN EMATEA AZAROAK 10 BAINO LEHENAGO:

Caritas

Iturriotz kalea, 43 behea-20500

618427754

arrasate-bergara@caritasgi.org

Elkarhezitzen

Jose Luis Iñarra 30 behea

943771738

elkarhezitzen@gmail.com

Ekin Emakumeak elkartea

Pablo Uranga 4- behea

943798370/ 631707936

arrasatekoekin.emakumeak@gmail.com

INFO GEHIAGO:

943- 32 18 11

info@mugak.org