Mundutik Arrasatera, Arrasatetik mundura

Gizarte anitz batean bizi garen neurrian, testuinguru horren baitan kokatu behar dira ere gure hitz eta ekintzak. Ekin Emakumeak elkarteak bere jarduna euskara eta berdintasunaren ardatzen inguruan gauzatu izan du urteetan zehar, baina azken hamarkadan aniztasunari arreta berezia eskaini dio.

Bizikidetza emankor baterako, Euskara eta euskal kulturaren aitortza ezinbestean inguruko hizkuntza eta kultura desberdinen aitortzatik ere pasatzen da.

Bestalde, emakume eta gizonen aukera eta eskubide berdintasuna testuinguru anitz honen baitan ulertu behar da, jatorria eta generoaren artean ere albo batean utzi ezin daitezkeen harreman dinamikoak ematen baitira.

Neurri horretan, Ekin Emakumeak elkarteak aniztasuna lantzeko “Mundutik Arrasatera, Arrasatetik mundura” proiektua dauka martxan Arrasateko Udalarekin hitzarmenean. Proiektu hau bi zerbitzuk osatzen dute: Harrera eta Auzoko.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude