ANIZTASUNEAN ELKARREKIN BIZI NAHI DUGULAKO!

Idatzi aniztasunaren eta bizikidetzaren aldeko leloa!

Martxoaren 21ean Arrazkeriaren eta Xenofobiaren aurkako Eguna ospatzen da eta Arrasaten ere kalera irtengo gara.

Aurreko urtean argazki lehiaketa izan zen eta aurten lelo lehiaketa jarri dugu martxan.

Lehiaketaren oinarriak ikusteko sakatu hemen

 

ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNA

Asko dira aurreiritzi eta estereotipoetan sostengantuz, beste herrialde batzuetatik datozen pertsonen inguruan eraikitzen diren zurrumurruak. Oinarrian ideologia xenofoboa duten uste hauek, diskriminazio eta bazterketa jarrerak sustatzen dituzte, eta aldi berean, honek xenofobia erreproduzitzea dakar.

Martxoaren 21ean arrazakeriaren aurkako eguna da eta Arrasateko Udalak, Elkarhezitzen elkarteak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean, jarraian azaltzen den egitaraua osatu dute:

GIZARTE PAREKIDE ETA ANITZEAN BIZI NAHI DUGULAKO!

  • Martxoak 14: “Islamofobiaren errealitatera hurbilpen bat” (Hitzaldia)               18:30ean, KULTURATEKO ARETO NAGUSIA

Agustin Unzurrunzaga, Sos Arrazakeriako kideak islamofobiaren gaineko eztabaidaren berri emango digu, askotan polemikoan izan daitekeen errealitate konplexu hau azaleratuz.

Bestalde, Sos Arrazakeriako kide ere baden Tarana Karimek, mugimendu feminista islamiarreko kide eta emakume musulman gisa hitz egingo digu.

 

  • Martxoak 21: “Arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea”                                           19:00etan, HERRIKO PLAZAN

 

  • ARGAZKI LEHIAKETA: “Aniztasunean elkarrekin bizi lelopean”                         Argazkiak bidaltzeko azken eguna: Martxoak 23.

Informazio gehiago:  Hemen

 

arrazakeriaren.aurkako.eguna3

Auzoko, ikasturteko azken ekintzak

Hilabete honetan ikasturteari itxiera emateko ekintza bereziak izan ditugu Auzokon.

Herriko azken errementariaren inguroko erakusketaren bitartez Arrasaterako hain garrantzitsua izan den ogibidearen berri izan genuen.

IMG-20150713-WA0006 IMG-20150713-WA0009

Iraganeko Oinatzak elkartearen eskutik bisita gidatua egin genuen Arrasatetik, txoko desberdinak ezagutuz eta herriarentzat garrantzitsuak izan diren gertera horietara hurbildu.

IMG_20150716_120117 IMG-20150716-WA0000 IMG-20150716-WA0003

Uztailaren 24an ikasturte amaierako jaia izan genuen. Bertan herrialde desberdinetako jakiak dastatu eta giro ezin hobean irailerarte agur esan genion Auzokori.

079

Ondo pasa oporrak eta laster arte!

 

Bizilagunak- Aldameneko familia

Badator aldameneko familiarekin bazkaltzeko hitzordua. Horietako bat izan nahi al duzu? Izena eman!

Zer da Bizilagunak?

Datorren azaroaren 23an, igandez eta eguerdiko ordu biak aldera, bi familia, bata bertakoa eta bestea etorkina, haietariko baten etxean elkartuko dira elkarrekin bazkaltzeko. Gauza bera gertatuko da Euskadiko etxe askotan. Baita Txekia eta Portugalen ere. Bazkari bakoitzean, familiez gain dinamizatzaile batek ere parte hartuko du antolaketan laguntzeko eta noski, bazkaltzera geldituko da. Ah! Eta uler bedi familia lotura, harremanak, maitasuna… bizitza konpartitzen dutenak.

Beharrezko osagaiak: Bertako familia bat, atzerriko familia bat, begirada baikorra, jakin-mina eta ezagutzeko gogoa, igande horretan bizpahiru orduko tartea izatea eta bazkaria ospatzeko etxea. Azkenik, bazkaria bietako baten etxean antolatzen lagunduko duen dinamizatzailea.

Emaitzak, aurretik jakin ezinak hain izan daitezke onak… orain arte ez da albo-ondorio txarrik  edo  kontrako erreakziorik eman.

Bizilagunak zergatik eta zertarako?

Asko garelako; bertako zein etorkin gustura hurbilduko ginatekeenak, baina ez dugu aukera edo lekua aurkitzen. Elkarrekin eskolara doazen haurren guraso, auzokide, herri jakin bat ezagutu nahi duena, bere sare soziala zabaldu nahi duena, hizkuntzaren bat praktikatu edota jaki bereziren bat dastatu nahian dabilena, Bizilagunak egitasmora hurbildu dadila.

Elkarren ezagutza erraztuko duten bideen bila gabiltza, nola bizi elkarrekin eta ez soilik bata bestearen alboan. Bizilagunak ezagutzak eta harremanak errazten ditu, adiskidetasunak bertakoen eta etorkin bertakotuen artean. Bizilagunakek oso gutxi eskatzen du, bizpahiru ordu eta jarrera positiboa, jakin-mina. Horren truke orain arte onurak besterik ez dituzte izan parte hartu dutenek.

descarga

Ikusi bizilagunak-en bideo:

https://www.youtube.com/watch?v=DYbxImiciDo

BIZILAGUNAK PROEIKTUAN PARTE HARTZEKO, IZEN EMATEA AZAROAK 10 BAINO LEHENAGO:

Caritas

Iturriotz kalea, 43 behea-20500

618427754

arrasate-bergara@caritasgi.org

Elkarhezitzen

Jose Luis Iñarra 30 behea

943771738

elkarhezitzen@gmail.com

Ekin Emakumeak elkartea

Pablo Uranga 4- behea

943798370/ 631707936

arrasatekoekin.emakumeak@gmail.com

INFO GEHIAGO:

943- 32 18 11

info@mugak.org