Ikasturte berrirako egitaraua gertu!

Itzuli gara oporretatik! Udako une goxoen zaporea oraindik ahoan eta ikasturte berriko asmo eta erronkak heldu artean, zuekin partekatu nahi dugu datorren hilabeteetarako prestatu dugun egitaraua!

Pozik itzultzen gara, berriz ere zuekin topo egin nahi dugulako, aurpegi berriak izango ditugulako, baina batez ere, elkarrekin eraikitzen jarraitu nahi dugulako!

Egitaraua zertan datzan jakin nahi duzula? sakatu hemen

INDARKERIA MATXISTAREN AURKA, GAZTEOK GEURE HITZA!

kartela3-01

Indarkeria Matxistaren aurkako eguna gainean daukagu eta aurten GAZTEOK ere ahotsa hartu dugu,                                   EZETZ esateko, ez gaudela prest emakumezkoak gutxiesten dituen gizarte honetan isilik gelditzeko!
Horregatik INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO LELO LEHIAKETA antolatu dugu,

ZER EGIN BEHAR DEN? Oso erraza!
1. Idatzi indarkeria matxistaren aurkako zure leloa.

2. Ez ahaztu zure izen-abiznek, kontaktua eta adina adiearzten.

3. Aurkeztu zure leloa gertuen daukazun Gaztetxokoan edo Ekin Emakumeak elkarteko helbide elektronikora bidali (arrasatekoekin.emakumeak@gmail.com)

4. Guzti hau AZAROAK16a baino lehen!

ZER IRABAZI DAITEKEEN? Ibai-Arteko dendatan zuk nahi duzun horretan gastatzeko bonoa!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Atzoko Enborrak, Gaurko Ezpalak.

“ATZOKO ENBORRAK, GAURKO EZPALAK”
Dokumental honetan, testigantza desberdinen bitartez frankismotik gaur egun arteko emakumeen egoera errepasatu nahi izan dugu.

Lekukotza ezinbestekoa delako.

Haiek landatutako haziak egungo fruituak direlako.

Hemen dokumentalaren aurrerapena:
https://vimeo.com/122011682

Gehiago ikusi nahi duzula?
Etorri estreinaldira!
MARTXOAK 17, ASTEARTEA, 19:00etan
Kulturateko Areto Nagusian.

TXIKIA

NIGANDIK

Urtarrilean zehar jatorri desberdinetako emakumeei zuzendutako “NIGANDIK” tailera eskainiko da Ekin Emakumeak elkartean.

Hartu-emanerako gaitasuna, segurtasuna, lasaitasuna eta botere pertsonala berreskuratzea du helburu tailerrak.

Dinamizatzailea Marisol Abreu izango da eta ikastaroa doainekoa da.

Animatu, ez zara damutuko eta!

 

Hobeto ikusteko sakatu irudiaren gainean.

Nigandik